Tesla Ordua, 102 irratsaioa

tesla-ordua ikurraKaixo Balkanetako kafe-hartzaileok!

Gaurkoan, arazo nagusiak, batez ere Kosovo eta Kroaziaren inguruan izan ditugu. Pasa den asteko krisiaren ondoren, Ana Brnabić Serbiako lehen ministroak, Kosovoko agintariei buruz, UÇKren iragana gogoan, “Basoetatik atera den jendea” dela esan, du. Adierazpenok, zenbait lider kosovarrek albaniarren kontrako irain bezala hartu dituzten. Kosovoko Gobernuak Brnabići lurralde horretan sartzea debekatu dio, eta bestetik Hashim Thaci lehendakariak Serbiar Udalerrien Mankomunitatea martxan jarriko ez duela iragarri du, Bruselan Pristinak eta Belgradek adostu zutena puskatuz. Honek bi Gobernuaren arteko elkarrizketa inoiz baino toki okerragoan jarri du, nahiz eta Ivica Dačić Serbiako kanpo ministroak “elkarrizketa berpizten ari dela” esan asteazkenean.

Kroaziaren ingurukoa izan da bigarren berria. Zagrebeko Novosti aldizkariak Ruža Tomašić eurodiputatuaren iragan faxista argitara atera du, Tomašić 80. hamarkadan Kanadako kroaziar diasporaren parte zenekoa da iragan hori, baina egun eskuin muturreko alderdi baten eurodiputatua da. Tomašićek gertakari larri hauen inguruan ustasha mugimendua zuritzeko egin dituen adierazpenez, Tudjmanen garaitik populazioaren zati handi batean hedatu direnez hitz egin dugu; errebisionismo historikoa izpiritu kritikoz aztertu behar dela uste baitugu.

Beste berri batzuen artean, Bosnian Gobernua osatzeko aritmetikak darrai. Bestetik, esan beharra dago Freedom House AEBtako eragin-zentruak esan du Serbian prentsa-askatasunak behera egin duenean, hain zuzen ere NATO Montenegron (Budva hirian) biltzen ari zela. Paradoxa hori ere komentatu dugu, eta NATOz ari garela, lehen aldiz, Greziako hegazkinek Ipar Mazedoniako zeruan patruilatu izanaz ere aritu gara.

Aste honetan, zientziak Balkanen eta Euskal Herriaren arteko loturak estutzeko aukera ere ikusiko dugu, ostiralean, Gordana Siljanovska-Petreska zientzialari mazedoniarrak kimika arloko doktorego-tesia aurkeztuko baitu Donostian, EHUren aldetik.

Azkenik, kirolei egin diegu tartea; Primož Roglič esloveniarraren Giroko ibilbidea eta Novak Djokovićen Roland Garroseko jarduna izan ditugu beste berri batzuen artean.

Entzun gure programa hemen: 

Tesla ordua 34. irratsaioa

Kaixo Danubioko txalupok!!

brnabicGaurkoan, 34. irratsaioan, batez ere Serbiak NATOren kontra jarritako salaketez aritu izan gara. Salaketa hori 1999ko bonbaketa zela eta izan da, eta gaur azaldu ditugu bonbaketa honen nondik-norakoak; zeintzuk izan ziren helburuak eta abar. NATOk Balkanetan egin duen espantsioaz ere hitz egin dugu.

Beste alde batetik, Serbian lehen ministro postua “hutsik” egon denez gero (Vučić lehendakari izendatu duten geroztik hona), postu horretarako Alderdi Aurrerakoiaren hautagai eta ziurrenik lehen ministro berria izango den Ana Brnabić proposatzeari buruz hitz egin dugu (independentea dena, nahiz eta Vučićen gertuko emakumea izan). Brnabić, lesbiana eta etnikoki kroaziarra da, eta alde batetik Serbiaren estereotipo negatiboak desmontatzen lagun dezake izendapen honek, baina hori bai, ikusi beharko da zer nolako politika egiten duen, bere ibilbidea Mendebaldeko instituzioetatik oso hurbil egon baita (USAID eta NDF). Baita ere harrigarria izan zaigu gutxiengoen kide den pertsona bat lehen ministro postuan ezartzeak zein oihartzun gutxi izan duen gure arteko prentsan.

Esan beharra dago, Euskal Herriko emakume politikariez ari garela, akats bat egin dugula: esan dugu Euskal Herriko hiriburuetan soilik emakumezko bakarra egon dela (Yolanda Barcina, Iruñean), baina esan beharra dago beste bat ere egon dela, Pilar Careaga Bilbon (1969-1975), nahiz eta egia den hau ez zela herriak aukeratutakoa izan.

Entzun gure programa hemen (edo jaitsi hemen):