III. Balkandar Astea 2016: Boris Malagurski

sarea-donosti-euskAurten, Drina Zubia Kultur Elkarteak, Euskal Herriaren eta Jugoslavia ohiko eta Balkanetako herrien arteko kultur harremana eta elkar-ezagutza bultzatzea helburu duen elkarteak, azken urteetan egin bezala, “III. Balkandar Astea: Boris Malagurski” ekimena antolatu du Leioan, Bilbon eta Donostian.

Gainera, aurtengoa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren Energia Olatuak egitasmoari esker, Balkandar Astea bereziagoa izango da, gurea artean Boris Malagurski zinemagile serbiar-kanadiarra izango baitugu. Donostian antolatu ditugun hurrengo bi ekitaldietan egongo da Malagurski:

Continue reading

Tesla Ordua irratsaioa (10. kapitulua)

Egun on, hajdukok!

Aste honetan, denboraldi berriko Tesla Orduaren lehen irratsaioa grabatu dugu. Lehen alea izIMG_19032016_171445anik ere, pixka bat entrenamendu bezala balio izan badigu ere, oraingoan ere, gai beroak ekarri ditugu.

Lehenik eta behin Iker gazte gipuzkoarra elkarrizketatu dugu, berriki Balkanetara egin zuen familia-bidai bati buruz hitz egiteko. Ikerrek, Belgrade, Skople, Ohrid, Kosovska Mitrovica, Gracanica, Tirana eta Novi Pazar bezalako hiriak bisitatu ditu, eta hango bizipenez hitz egin digu; batez ere bere azken bisitalditik (duela hamar urte) hiri horien bilakaera baloratzeko aukera izan du. Ikerrek, hiriei buruz hainbat ikuspegi eman digu: gatazka, nazio-eraikuntza, parranda, gastronomia eta beste hainbat elementu.

Continue reading

Tesla ordua irratsaioa (3. kapitulua)

Tesla OrduaJugoslaviarrok eta jugoslaviarzaleok!!

Drina Zubia Kultur Elkarteak Tesla Ordua irratsaioaren hirugarren emanaldia aurkezten dizue. Oraingoan, gure balkaniar espontaneotasuna erakutsiz, ordena aldatu dugu: lehenik eta behin musikarekin hasi gara; Kragujevaeko beste talde bat aurkezten dizuegu, Smak (“Bukaera”) taldea; 1971.ean Radomir Mihajlović “Točak” eta Slobodan Stojanović “Kepa” musikariek sortua. Rock alternatiboa egiten zuen musika-talde honek 80. hamarkadan krisian murgildu, baina 90. hamarkadan indartsu bueltatu zen. Programa honetan euren hiru abesti jarri ditugu “Daire”, “Profesore” eta “Crna dama”. Bukaerarekin hasi gara beraz.

Continue reading

Tesla ordua irratsaioa (2. kapitulua)

Tesla OrduaKaixo, braco i sestre!!

Gaurkoan gure uhin partisanoak Euskal Herrira, are zuzenago Laudiora, Gazte Danbada burutuko den tokira hurbilduko gara Nemanja Lukićen eskutik. Nemanja, Revolucionarna Narodna Partija (Herriaren Alderdi Komunistaren) serbiar kolektiboko eta Princip Info komunikazio proiektu parte-hartzaileko kidea da. Nemanja, bere kolektiboaren ordezkaritza lanetan, Gazte Danbadan egotekoa zen, baina azkenean ezin izango du bertaratu ezbehar bat dela medio. Hori dela eta, euskal herritarrek bere pentsamendua zein den ezagutzeko aukera gure irratsaioan izango dute. Bertan, besteak beste hurrengo gaiak jorratuko ditu: Serbiako egoera politikoa, Jugoslavia, euskal ezkerra, nazionalismoaren eta ezkerraren arteko harremana, etab. Continue reading

Tesla ordua irratsaioa (1. kapitulua)

Tesla OrduaDrina Zubia Elkarteak Tesla Ordua irrati programa hasi du, 97 Irratiak (irrati libreak) eman digu leihoari esker.  Honen bidez gure irrati klandestino eta zoro txikia aurkezten dizuegu. Kasu honetan gure lehen irratsaioa gure burua aurkezteko erabili dugu: gure irratsaioa, eta honen bidez Nikola Tesla zientzialari handia, eta Drina Zubia Elkartea bera (elkarteko lehendakariari eginiko elkarrizketa baten bidez). Beste gai batzuez ere hitz egin dugu, adibidez, Montenegron eta Serbian orain gertatzen ari diren NATOren kontrako mobilizazioei buruz, laster balkaniar Estatu ezberdinetan burutuko diren hauteskundeez eta joan den astean izandako Partizan-Izar Gorria derbi-partidaren inguruan. Continue reading