Tesla Ordua: 32 irratsaioa

tesla-orduaArratsaldeon lagunok!!

Ekainaren seian egin genuen irratsaio honetan, hasteko Toma Zdravkovićen abesti batekin hasi gara, “kafana muzika” deitutako estiloko abestia, estilo honen nondik-norakoak azaltzeko balio izan digu honek.

Berri txar batekin hasi gara, aurreko eginean, ekainaren 5ean hain zuzen, Montenegro NATOn sartu baitzen. Lehengoan Dušan Marković lehen ministroak goi-bilkura batean parte hartu zuen, baina oraindik Estatua ez zen NATOren parte. Orain esan dezakegu (beren biztanleen iritziaren kontra bada ere), bai, badela. Montenegrotik atera gabe, bertako zenbait eragilek Montenegroko kostaldeko Boka Kotorska (Kotorreko Badia) eskualdearentzat autonomia-proiektu bat aurkeztu dute, eta horretaz ere aritu gara. Kontuan izan behar dugu Boka Kotorska, turismoa dela eta, historikoki Montenegroko eskualderik aberatsena eta aldi berean europarzaleena (beraz, independentziazaleena) izan da historikoki. Beraz, nahiko bitxia da orain Gobernu europarzale bat boterean egonda halako kanpaina hastea, eta batez ere jakinda kanpaina horren atzean alderdi serbiarzale batzuk daudela jakinda. Arrazoien bila ibili gara, eta hainbat faktore aipatu ditugu.

Berriekin jarraituz, Kroaziako Udal-hauteskundeak, Mazedoniako Gobernu-eratzearen ondorengo mugimenduak, Mazedoniaren eta Greziaren arteko hurbilketa berria, Albaniako hauteskundeen aurrean alderdien artean izan diren ustelkeria akusazio ezberdinak eta Serbian abiarazi den alfabeto zirilikoaren aldeko kanpaina aipatu ditugu.

Berriekin bukatzeko, baina ez garrantzia txikiagoa duelako, Kosovon gudaren ondorioz sexu-erasoen biktima izan diren emakumeek laguntzearen inguruko eztabaidaren inguruan aritu izan gara. Bertako agintarien 20.000 biktima kalkulatzen dituzte. Hala ere, serbokosovarren arabera, erasotuak izan ziren serbiar emakumeak ahazten ditu txosten honek, eta baliz egina izan da “serbiar gizona erasotzailea vs erasotutako albaniar emakumea” eskema edo estereotipoa potentziatzeko.

Bukatzeko kirolen emaitzekin jo dugu. Batez ere Vardar Skopje Mazedoniako taldeak (gizonezkoen) Europako Eskubaloi Txapelketan lortu duen balentria zoragarriaz aritu izan gara, finala PSGri (Frantzia) 24-23 irabazi ostean Europako txapeldun berria baita. Jugoslaviako kirolaren historian hau mugarri bat da; eta meritu handiagoa da, kontuan izanik taldeko 18 jokalaritatik 11 jugoslaviarrak direla, fitxaketak eta izan handien kontratazioak nagusitzen diren garai honetan, jugoslaviar harrobiaren indarra erakusten du garaipen honek.

Bukatzeko Balkanetako herrialde ezberdinetan futbol Liga eta Kopa lehiaketek (bai emakumezkoenek zein gizonezkoenek) bukaeran izan dituzten emaitzez informatu dugu.

Entzun programa lotura honetan:

Advertisements

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

Connecting to %s