Egin zaitez Drina Zubiko bazkide!

Kaixo lagunak!

Atzerapen dezenterekin baina azkenean jarri dugu abian Drina Zubia Kultur Elkarteko bazkide egiteko kanpaina. Jugoslavia ohia (Bosnia eta Herzegovina, Eslovenia, Kosovo, Kroazia, Mazedonia, Montenegro eta Serbia) eta Balkanetako beste herrialdeak (Albania, Bulgaria, Errumania, Grezia eta Turkia) interesatzen bazaizkizu lotu zaitez gurekin!

Bi eredu edo urteko kuota mota ezberdin ditugu: A kuota 30 € (langileentzako) eta B kuota 20 € (ikasle, langabe eta egoera prekarioan lanean ibiltzen direnentzako). Ordainketak egiteko 2 bide ezberdin ditugu. Batetik, Triodos Bankeko kontu korrontean [ES11 1491 0001 2821 6733 3323] dirua zuzenean sartuta edota transferentzia eginez, eta bestetik, Paypal eta kreditu txartel bitartez jarraian duzun taulako Paypal ikonoan klik eginez.

Ordainketa bideratu ondoren jar zaitez mesedez gurekin harremanetan drinazubia@gmail.com e-postara mezu bat bidaliz. Bertan zure izen abizenak, harremanetarako informazioa eta zein lurraldetan bizi zaren adierazi diezaguzu mesedez.

BAZKIDE MOTA TRIODOS BANK* PAYPAL**
A kuota (langileak…)

30 €

31 €Ordaindu orain!

B kuota (ikasleak, langabeak…)

20

21 €Ordaindu orain!

*   Drina Zubia Kultur Elkartearen kontu korronte zenbakia: ES11 1491 0001 2821 6733 3323. Adi zure bankuak transferentziak egiteagatik kobratu ditzakeen komisioekin. Triodos Bankek Euskal Herrian bi bulego ditu: Bilbon eta Iruñean.
** Paypal bidez ordaindutako kuotek euro bateko komisioa daramate erantsia. Ordaintzeko egin klik aukera bakoitzari dagokion Paypal ikonoan. Hurrengo kreditu txartelak erabili ditzakezu baita ere: VISA, MASTERCARD, DISCOVER, AMERICAN EXPRESS eta AURORA.

Gurekin lotzen bazara gure proiektuan parte hartu ahal izango duzu zuk nahi duzun moduan, inplikazio txiki edo handiarekin, bakoitzak ahal duen neurrian eta interesatzen zaion neurrian. Erabakietan boto eskubidea izango duzu, urtean ospatzen ditugun bi bazkari edota afarietarako gonbidapena jasoko duzu eta nahi baduzu proiekturen batean (Tesla Ordua irratsaioan, web orrialdean edo dena delakoan) parte hartu dezakezu edota zurea sustatu. Adibidez iaz Boris Malagurski zinemagile serbiar-kanadiarra ekarri genuen Euskal Herrira.

Drina Zubia Kultur Elkarteak elkarte txiki bat izan arren Hego Euskal Herriko lurralde guztietan ditu bazkideak, egin ezazu gurekin bat eta Balkanak arrazoi batengatik edo beste batengatik maite badituzu, ziur izan gurean lekua topatuko duzula, anima zaitez eta egin zaitez bazkide!

About Drina Zubia Kultur Elkartea

Drina Zubia Kultur Elkartearen izaera: hego-eslaviar herriei buruzko euskal elkarte bat da.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

Connecting to %s