Tesla Ordua irratsaioa (15. irratsaioa)

Egun on, Balkanetako mendikateok!!

IMG_19032016_171445Oraingoan, Eguberrien alferrarekin bada ere, abenduaren 20an, egin genuen programa igoko dizuegu. Programa honetan, formatua estreinatu dugu, baina hori azaldu baino lehen barkamena eskatu behar dizuegu, izan ere, lehen, programa hau astero izango zela agindu baikenuen, baina abenduaren 13an ez ginen hitzordura iritsi, beraz ez genuen hitza bete. Oraingoan bai, oraingoan astero izango dugu programa.

Abenduaren 20ko programa honetan, hilabete honetan izan diren hiru hauteskunde izan ditugu mintzagai: Mazedoniakoa, Errumaniakoa eta Transnistriakoa. Hiru hauteskunde hauetan izan ditugun emaitzak izan ditugu hizpide, eta baita hauteskunde hauen testuingurua ere, izan ere, hirutatik bitan, Mazedonian eta Transnistrian, Gobernuan aldaketa egon daiteke, eta hirugarrenean, Errumanian, hauteskundeek Errumaniako lehendakariaren dimisioa ekar baitezakete.

Bestetik, lehen esan dizuegun moduan, programa honetan formatoa estreinatu dugu. Orain, programa astero dugunez gero, ale batzuetan Balkanetatik at dauden afera geopolitikoez ere hitz egingo dugu. Oraingoan, Aleporen askapen pil-pilean dagoenez gero, Gabirel Ezkurdia politologo eta kazetari ezaguna izan dugu gurekin, Alepori, Siriari, eta munduan ematen ari diren hainbat botere- eta poteentzia-oreka berriri buruz hitz egiteko.

Programa entzuteko egin klik lotura honetan:

Ondo pasa!!

Advertisements

About Drina Zubia Kultur Elkartea

Drina Zubia Kultur Elkartearen izaera: hego-eslaviar herriei buruzko euskal elkarte bat da.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

Connecting to %s