Bakea, Memoria eta Elkarbizitza / Boris Malagurskirekin paseoa

Azaroaren 26 larunbata
11:30etan Antiguako Haize Orrazian

ibilaldiaren-mapa

A.

visegrad_drina_bridge_1

“Mehemed Pasa Sokolovic zubia” Vixegraden, Bosnia eta Herzegovina (irudia: Wikipedia).

HAIZEAREN ORRAZIA” EDUARDO TXILLIDA eta LUIS PEÑA (1997). Arrosa koloreko granitozko terrazek eta harkaitzei lotuta itsasoaren kolpeei gogor eusten dieten altzairuzko hiru piezak osatzen dute.

MEHEMED PAŠA SOKOLOVIĆ ZUBIA” MIMAR KOCA SINAN (1577) / Vixegrad, Bosnia eta Herzegovina. 2007an UNESCOk gizateariaren ondare izendatua. Otomandar inperioak Balkanak okupatu zituenean eraiki zen Drina ibaiko bi ertzak batzeko asmoz. Ivo Andritx idazle jugoslaviarrak, “Zubi bat Drinaren gainean” nobelarekin Literatura Nobel Saria jaso zuen 1961ean.

B.

jasenovac

“Harrizko lore” Jasenovacen, Kroazia (irudia: Wikipedia).

ONDARRETAKO GARTZELAREN MONOLITOA” DONOSTIAKO UDALA (2012). Kartzela hartatik, 1890-1948 bitartean pasatako pertsona guztien (preso arruntak, politikoak, etab.) omenez altxatako monolitoa da.

HARRIZKO LOREA” BOGDAN BOGDANOVIĆ (1966) / Jasenovac, Kroazia. Jasenovac-eko kontzentrazio-esparruko (1941-1945) biktimen omenezko eskultura. Kroaziar ustatxek eraiki eta kudeatu zuten kontzentrazio-esparru hura.

C.

milica-rakic-mondo-stefan-stojanovic-22

Milica Rakic-en estatua Belgraden, Serbia (irudia: http://mondo.rs).

OROIMENA-MEMORIA” AITOR MENDIZABAL (2007). Terrorismoak eta biolentziak Donostian eragindako hildako guztiak gogoratu eta omendu nahi dituen obra da.

MILICA RAKIC” KATARINA TRIPKOVIC (2000) / Belgrad, Serbia. 1999an NATOk Jugoslaviaren aurkako bonbardaketetan hildako 79 haurren omenez Tasmajdan parkean aurkitzen da monumentu hau.

D.

spomen_park_bubanj

“Hiru ukabilak” Palilula, Niš, Serbia (irudia: Wikipedia).

DUAL” AMAIA MATEOS eta TOMAS VILLANUEVA (2014). 1936ko estatu kolpean, ondorengo gerran eta frankismoan exekutatutako donostiarren omenezko eskultura.

HIRU UKABILAK” IVAN SABOLIĆ (1963) / Palilula, Niš, Serbia. Bubanj Memorial Parkean kokatutako eskulturak Alemania naziak herri hartan, 1942-1944 bitartean, hildako 10.000 pertsonak (serbiarrak, ijitoak eta judutarrak) gogoratzen ditu.

E.

brancusi

“Amaierarik gabeko zutabea” Târgu Jiu, Errumania (irudia: Wikipedia).

ERAIKUNTZA HUTSA” JORGE OTEIZA (1957). Plano horizontalek eta bertikalek osatutako hutsunea da itsaso-aurrean kokatutako eskultura hau.

AMAIERARIK GABEKO ZUTABEA” CONSTANTIN BRÂNCUȘI (1938) / Târgu Jiu, Errumania. Errumaniako hegoaldean erabili ohi diren hileta-mugarrien estilizazio bat da. Lehenengo Mundu Gerran hildako errumaniar gazteen omenez eraikia dago.

F.

spomenik-miru

“Bakearen aldeko monumentua” Kruševac, Serbia (irudia: http://www.cityhotel.rs).

BAKEAREN USOA” NESTOR BASTERRETXEA (1988). Monumentu honek hiriak bakea, askatasuna eta elkarbizitzarekin duen konpromisoaren ikurretako bat da.

BAKEAREN ALDEKO MONUMENTUA” RODOLJUB SPASOJEVIC eta SVETISLAV ZIVIC (1997) / Kruševac, Serbia. Bakearen aldeko aldarrikapen moduan eta zibilizazioa gerraren suntsipenetik salbatzeko hormigoizko bi esku estilizatu planeta eusten ikusi dezakegu.

 

About Drina Zubia Kultur Elkartea

Drina Zubia Kultur Elkartearen izaera: hego-eslaviar herriei buruzko euskal elkarte bat da.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

Connecting to %s