III. Balkandar Astea 2016: Boris Malagurski

sarea-donosti-euskAurten, Drina Zubia Kultur Elkarteak, Euskal Herriaren eta Jugoslavia ohiko eta Balkanetako herrien arteko kultur harremana eta elkar-ezagutza bultzatzea helburu duen elkarteak, azken urteetan egin bezala, “III. Balkandar Astea: Boris Malagurski” ekimena antolatu du Leioan, Bilbon eta Donostian.

Gainera, aurtengoa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren Energia Olatuak egitasmoari esker, Balkandar Astea bereziagoa izango da, gurea artean Boris Malagurski zinemagile serbiar-kanadiarra izango baitugu. Donostian antolatu ditugun hurrengo bi ekitaldietan egongo da Malagurski:

  • Azaroak 25 ostirala 18:00etan Egiako Kultur Etxean. THE WEIGHT OF CHAINS 2 dokumentalaren estreineko pasea Euskal Herrian. Ondoren Malagurskirekin solasaldia edukiko dugu. Boris Malagurskik zuzendutako dokumental honek Jugoslaviaren deuseztapenetik politika ekonomiko neoliberalek Balkanetan sortutako ondorioak aztertzen ditu Noam Chomsky edo Oliver Stone bezalako pertsonai ezagunak elkarrizketatuz.
  • Azaroak 26 larunbata 11:30etan Antiguako “Haizearen Orrazian”. Memoria, Bakea eta Elkarbizitza ibilaldia egingo dugu. Antiguatik hasiko dugun ibilbidean Donostiako hainbat monumentu eta monolito bisitatzeaz gain Balkanetan ere topatu daitezkeen beste monumentu eta monolito batzuk ekarriko ditugu gogora.

Horrezgain, beste bi ekitaldia antolatu ditugu Leioako EHU-UPVko campusan eta Bilbon. Hitzorduan hauek dira:

sarea-bilbo-eusk

  • Azaroak 21 astelehena 11:30etan Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko G mintegian, Leioako campusan. KATEEN ZAMA dokumentalaren pasea eta ondoren solasaldia egingo da. AEBak, NATOk eta Europar Batasunak, garai batean estatu bakezale eta oparoa zen Jugoslaviaren desintregazioan izandako papera ikuspegi kritiko batetik aztertzen du dokumentalak. Horrez gain, nazioalitate eta herri desberdinen artean gerra erdian egon ziren elkartasun kasu desberdinak azaltzen ditu.
  • Azaroak 23 asteazkena 18:00etan Bilboko Zirika! Herri Gunean. THE WEIGHT OF CHAINS 2 dokumentalaren estreineko pasea Euskal Herrian. Ondoren Malagurskirekin solasaldia edukiko dugu. Boris Malagurskik zuzendutako dokumental honek Jugoslaviaren deuseztapenetik politika ekonomiko neoliberalek Balkanetan sortutako ondorioak aztertzen ditu Noam Chomsky edo Oliver Stone bezalako pertsonai ezagunak elkarrizketatuz. Orohar, Naomi Kleinen Shock terapia liburuan agertzen diren ideiak dira hipotesi nagusia.

BORIS MALAGURSKI

Boris Malagurski (Subotica, Serbia, 1988), serbiar eta kanadar hiritartasun bikoitza duen zinemagilea, gaztea izan arren, oso pertsona ezaguna da Serbian eta Balkanetan, “Balkanetako Michael Moore” ezizenaz ezagutua ere bada. Bere debuta 2009ean egin zuen “Kosovo: Can You Imagine?” ingelesezko dokumentalarekin (elkarrizketatuen artean UNMIKeko John Hawthorne eta Lewis Mackenzie Kanadako jenerala ditugu). Filme honek 2009ko Mexikoko Nazioarteko Zinema Festibalean Zilarrezko Palma irabazi zuen.

Malagurski ezagun egin zuena, serbieraz eta ingelesez 2010ean atera zuen “The Weight of Chains” dokumentala izan zen, Jugoslaviaren desagerpenaren arrazoiei eta ondorioei buruzkoa (elkarrizketatuen artean, James Blisset kanadiar diplomatikoa, Jože Mencinger esloveniar ministro ohia, Branislav Lečić eta Slobodan Samardžić serbiar ministro ohiak, Nazioarteko Diru Funtseko funtzionario ohiak, politikariak, NBEko pertsonala eta abar daude).

Hurrengo dokumentala 2012ean atera zuen, Ivana Rajovićekin batera: “The Pressumption of Justice”, serbiar sistema judizialaren kritika bat delarik. 2013an “Belgrade” atera zuen, Serbiako hiriburuari buruzko dokumentala, non, elkarrizketatuen artean, Novak Djoković tenislari ezaguna agertzen den. Donostian erakutsiko dugun filma, “The Weight of Chains 2”, 2014an atera zen serbieraz, eta elkarrizketatuen artean Ivo Josipović Kroaziako lehendakari ohia, Vuk Jeremić Serbiako Kanpo Arazoetarako Ministro ohia, eta NBEko Asanbladako lehendakari ohia, Carla Del Ponte Hagako Epaitegiko fiskal ohia, Oliver Stone zinemagilea, eta Noam Chomsky idazle ezaguna ditugu.

Horrez gain, programa bat du Serbiako HappyTV katean, “Revolucija” izenekoa.

Advertisements

About Drina Zubia Kultur Elkartea

Drina Zubia Kultur Elkartearen izaera: hego-eslaviar herriei buruzko euskal elkarte bat da.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

Connecting to %s