Tesla ordua irratsaioa (12. kapitulua)

Kaixo entzuleok!

Atzoko programan, gure elkarteak aurki antolatuko duen III. Balkandar Asteaz mintzatu gara. Aurtengo Balkandar Astea berezia izango da, eta ez soilik egun bat baino gehiagotan egingo dugulako, eta ezta hiri batean baino gehiagotan egingo ditugulako ekitaldiak, baizik eta Boris Malagurski zinemagile serbo-kanadiarra gure artean egongo delako. Malagurski, Donostia 2016 Kultur Hiriburua programaren laguntzarekin ekarriko dugu Euskal Herrira, eta bi ekitalditan hartuko du parte: irailaren 25ean Egiako Kultur Etxean “Težina lanaca 2//The Weight of chains 2”filema aurkeztuko dugu egilearekin, eta irailaren 26an Donostian zehar (Txillidaren Haizearen Orrazia eskulturatik Basterretxearen Bakearen usoa eskulturaraino) “Oroimenaren Ibilbidea” egingo dugu.

Gure elkarteak jada Malagurskiren “Kateen Zama” euskaratu zuen, hemen youtuben ikusgarri: Kateen zama

Programaren bigarren zatian berriez aritu gara. Oraingoan, Bulgarian eta Moldavian izan diren hauteskundeak izan ditugu mintzagai, bi herrialdeak azkeneko urteetan istiluetan ibilitako herriak izan baitira. Bi tokietan Alderdi Sozialistek babestutako hautagaiek irabazi dute lehen itzulian; Rumen Radevek Bulgarian eta Igor Dodonek Moldavian. Kiroleko arloan, besteak beste, Baskoniak Euroligan Izar Gorriari 63-70 irabazitako partida izan dugu mintzagai, Baskoniak Izar Gorriari Belgraden irabazten dion lehen aldia da. Bukatzeko, Kragujevac hiriko Čovek Bez Sluha taldea aurkeztu dugu, eta talde honen hiru abesti jarri ditugu.

Advertisements

About Drina Zubia Kultur Elkartea

Drina Zubia Kultur Elkartearen izaera: hego-eslaviar herriei buruzko euskal elkarte bat da.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

Connecting to %s