Tesla ordua irratsaioa (11. kapitulua)

Egunon jugomaiteok!!

Tesla Orduaren bigarren denboraldiko bigarren irratsaioa aurkezten dizuegu. Oraingo honetan, prestatutako egitaraua uste baino azkarrago bete dugu eta hitz eta pitz, azkenean lanak erdizka utzi ditugu (inat delakoa izango da?).

Tesla OrduaLehenik berri politikoekin hasi gara. Atal hau, Montenegron berriki izandako legebiltzar hauteskundeekin hasi dugu, 27 urte boterean daramatzan Milo Djukanovićen ofizialismoak berriz irabazi ditu hauteskundeak, oposizioaren protesten eta mafia-klan ezberdinen arteko bortizkeriaren artean. Gertakari hau, Montenegroren historiari eta nortasunari errepasoa emateko aprobetxatu dugu. Gainera, esan beharra dago Montenegro NATOn sartzeko tramiteak bukatzear daudela, herriaren parte handi bat kontra badago ere. Segituan, aurreko irratsaioan komentatu genituen Kroaziako legebiltzar hauteskundeen osteko Gobernu koalizioa eratzeko maniobrei buruz hitz egin dugu. Aurreko zentro-eskuineko koalizioa gehiengo absolutuaren ertzean dago, eta hauxe ziurtatzeko Andrej Plenković lehen ministroak gutxiengo serbiarraren alderdiarengana jo du babes bila. Plenkovićen HDZ alderdiaren eta Kroaziako serbiar gutxiengoaren arteko harremanak oso txarrak izan dira, eta negoziazio hauek irekitzea bitxia izan da. Azkenik, Serbiara egin dugu salto, eta han, Milan Nedić 1941 eta 1944 artean, Alemaniaren okupazio pean lehen ministro kolaborazionista errehabilitatzeko honen familiak eskuin muturraren babesaz hasitako prozesu judizialaz aritu gara, asmo hauek gaitzetsiz.

Ondoren kirolak aipatu ditugu. Kasu honetan, Bosniako, Kroaziako eta Serbiako futbol Ligak aipatu ditugu, bai gizonezkoen zein emakumezkoen modalitateetan, eta Ligen azken edizioez ere hitz egin dugu.

Azkenik, Jugoslavia ohiko eta Balkanetako herri guztiek konpartitzen duten sinbolo batez hitz egin dugu. Ikur hori ez da ikur politikoa ezta ideologikoa, baina bai beste ikur abertzale zein internazionalista bezain indartsua da, batez ere aisialdiarekin lotua baitago. Hainbat izen dituen edari batez eri gara: rakija serbokroazieraz, palinka Hungarian eta Errumanian, palenka Eslovakian… Batez ere aranez egindako pattar indartsua da (mahatsez, marrubiz, udarez edo eztiz ere egin badaitekeen arren); denetariko bazkari zein ospakizunetan erabiltzen dena, bai ezkontzetan, bai lagun-arteko afarietan, zein familia bazkarietan, eta ez da faltatzen gonbidatua etxera datorrenean. Dudarik gabe, Drina Zubia Kultur Elkartearen izpirituarekin bat egiten duen edaria.

Eskuratu ezazu PODCASTa hemen klik eginez.

Advertisements

About Drina Zubia Kultur Elkartea

Drina Zubia Kultur Elkartearen izaera: hego-eslaviar herriei buruzko euskal elkarte bat da.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

Connecting to %s