Tesla Ordua irratsaioa (10. kapitulua)

Egun on, hajdukok!

Aste honetan, denboraldi berriko Tesla Orduaren lehen irratsaioa grabatu dugu. Lehen alea izIMG_19032016_171445anik ere, pixka bat entrenamendu bezala balio izan badigu ere, oraingoan ere, gai beroak ekarri ditugu.

Lehenik eta behin Iker gazte gipuzkoarra elkarrizketatu dugu, berriki Balkanetara egin zuen familia-bidai bati buruz hitz egiteko. Ikerrek, Belgrade, Skople, Ohrid, Kosovska Mitrovica, Gracanica, Tirana eta Novi Pazar bezalako hiriak bisitatu ditu, eta hango bizipenez hitz egin digu; batez ere bere azken bisitalditik (duela hamar urte) hiri horien bilakaera baloratzeko aukera izan du. Ikerrek, hiriei buruz hainbat ikuspegi eman digu: gatazka, nazio-eraikuntza, parranda, gastronomia eta beste hainbat elementu.

Segituan, politikaz hitz egin dugu. Irailean hauteskundeez josiak egon baitira Balkanak: lehenik eta behin, Kroazian, urtebeteko legealdi labur batean ostean, hauteskunde berriak izan dira eta HDZ alderdiaren garaipena, eta seguruenik, Gobernuan jarraitzea komentatu dugu. Bestetik, Hungarian errefuxiatuak jasotzea dela eta eginiko erreferenduma ere aztergai zina dugu, eta baita ere Bosniako Srpska Errepublikan hango jaiegun nazionalari buruz egin dutena.

Azkenik, kirolak izan ditugu mintzagai; atal honetan, batez ere udako Rioko Joko Olinpikoak mintzagai izan ditugularik. Kirolaren tarte honetan, baita ere 2018ko Errusiako (gizonezkoen) Munduko Futbol Txapelketarako sailkapen fasean balkaniar taldeak egiten ari diren paperaz, Alavesek fitxatutako jokalari serbiarrez eta saskibaloiko Euroligan Baskoniak eta Izar Gorriak elkarren kontra jokatuko duten partidez hitz egin dugu.

PODCASTa jaisteko egin klik hemen.

Advertisements

About Drina Zubia Kultur Elkartea

Drina Zubia Kultur Elkartearen izaera: hego-eslaviar herriei buruzko euskal elkarte bat da.

3 thoughts on “Tesla Ordua irratsaioa (10. kapitulua)

  1. Asko gustatu zait elkarrizketa ondoren eta albistegiaren aurretik jarritako kanta. Saiatu naiz zerbait bilatzen, baina ezer gutxi…

    Kantara loturarik edo taldeari buruzko informazio gehiagorik jartzerik bai?

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

Connecting to %s