Uz Maršala Tita (Tito mariskalarekin bat)-Vladimir Nazor

Uz Maršala Tita (Tito mariskalarekin bat) abestia Vladimir Nazor partisano eta politikari kroaziarrak konposatu zuen, partisanoentzako abesti gisa. Gerora, bai gudan eta bai guda osteko urteetan ospe handia izan zuen, Kroazian eta Jugoslavia osoan. Ikusiko dugun moduan, partisanoak eta klase kontzientzia (Ukabila, sufrimendua hatzetan)  uztartzen dituen poema bat da.

Vladimir_Nazor

Vladimir Nazor (Iturria: Wikipedia)

Eta ez da gutxirako, Vladimir Nazor guda garaian partisanoekin ibili baitzen. 1943.ean Nazio Askapenerako Kroaziako Estatu-Batzorde Antifaxistako (ZAVNOH) lehendakaria izan zen. ZAHVNOH, Kroaziako Gobernu klandestinoa zen, Kroaziako partisanoen beso politikoa edo “Estatu paraleloa” (Jugoslavia mailako AVNOJen, Jugoslaviako Nazio Askapenerako Estatu-Batzordearen parte zen). Nazor, ZAVNOHren lehen biltzarrean, 1943.eko ekainaren 13an Otočac herrian (Plitvice lakuetatik gertu, egungo Kroaziako Krajinan) sortu zen, eta 1944.eko maiatzaren 8 eta 9 artean “Kroaziako Estatu Federala” (gero Kroaziako Errepublika Sozialista izango zena) sortu zuen. ZAVNOHk azken bilera 1945.eko abuztuaren 21ean egin zuen, non Kroaziako Parlamentu Nazionala bilakatu zen. ZAVNOH oso garrantzitsua izan zen etorkizuneko Jugoslavia federala sortzeko eta baita ere Kroaziaren izaera anitza (serbiarrak Kroaziaren herritar parekideak eta Kroaziako “nazio osagarri” zirela aintzatetsi zuen, aintzatespen hau 1990.ena arte, hau da Jugoslavia desagertu arte egon zen indarrean). Nazor Kroaziako parlamentuko lehendakari eta beraz, Kroaziako lehendakari  izan zen 1949.eko ekainaren 19an hil egin zen arte (bere heriotzarekin banandu ziren Kroaziako Herri Errepublikaren lehendakariaren eta Kroaziako parlamentuaren lehendakariaren karguak).

Nazor ez zen sekula Jugoslaviako Alderdi Komunistako kide izan, guda aurretik komunistekiko baino, HSS Kroaziar Baserritarren Alderdiarekiko hurbilekoa zen (Alderdi honek nazio-auzian defendatzen zuen  kroaziar federalismoa –urte batzuetan independentismorantz ere egin bazuen ere- eta sozial kutsuko programa bat uztartzen zituen), are 1938.eko hauteskundeetan HSSko hautagai Vladko Mačeken alde egin zuen.

Nazorren poesiaren lehen  aroa, kroaziar erromantizismo nazionalean koka ditzazkegu, herri-kondairetan agertzen ziren elementuekin egindakoa baitira. Hala dira Veli Jože (Jože Handia), erraldoi bati buruzkoa, Hrvatski kraljevi (Kroaziar erregeak) eta Istarske priče (Istriako ipuinak). Nazorrek batez ere poesia lirikoa egiten zuen, 500 poema baino gehiago idatzi zituen, eta askok kroaziartasuna eta ezkerzaletasuna uztartzen zituzten, adibidez, Galiotova pesan (Galerianoren poema) delako lanak. Nazorren lanetan baserrigunearekiko eta kroaziar tradizioekiko atxikimendua nabaritzen da; adibidez, bere lanik onenetan: Cvrčak (Txitxarra), Šuma spava (Basoko loaldiak) eta Maslina (Olibondoa). Nazioarteko poetak, adibidez Shakespeare eta Dante, serbokroazierara ere itzuli zituen. Eleberrigintzan ere aritu zen, esparru honetan bere lanik handiena 1938.ean idatzitako Pastir Loda (Loda Artzaina) delarik.

ZAVNOH

ZAVNOHren lehen ikurra. (Iturria: Wikipedia)

1941.ean Alemaniarrek Jugoslavia, eta beraz Kroazia inbaditu zutenean, Kroaziako Estatu Independentea (NDH), Estatu kolaborazionista eta faxista ezarri zuten, zeina serbofobiagatik bereizi izan zen. Nazorrek, orduan ospe handiko poeta zelarik, bere humanismo eta etika maila kontuan izanik ezin zuen Estatu honekin bat egin, eta min handi hartu zuen faxistek “kroaziar izaeraz” egiten zuten monopolioa. NDHk Nazor 1941.eko abenduan Kroaziako Arte et Zientzien Akadamiako kide izendatu zuen, baina berak ez zuen gustu handiz hartu izendapen hori. 1942.eko neguan, Ivan Goran Kovačić poeta komunstarekin bat ospa egin zuen Zagrebetik partisanoek kontrolatutako lurretara, Kupa ibaian zehar ihes eginez. Gertakari hori, Nazorrek Čamac na Kupi (Kupako txalupa) poeman deskribatu zuen. Nazorrek, partisanoekin eman zituen hilabeteak eta urteak biltzen ituen egunkari bat ere idatzi zuen, S partizanima (Partisanoekin) izenburupean argitaratuko zena.

Beraz, ikusten dugun bezala, Uz Maršala Tita abestiak eta Nazorrek berak, kroaziartasuna eta jugoslaviartasuna ezinbestean antagonikoak ez direla erakusten du, bai bere izaera kroaziarra balkaniar herrien arteko elkartasunaren ideial internazionalistarekin ondo uztartu baitzituen Naazorrek bere biitan zehar.

Uz maršala Tita, junačkoga sina
nas neće ni pakao smest’.
Mi dižemo čelo, mi kročimo smjelo
i čvrsto stiskamo pest.

Rod prastari svi smo, a Goti mi nismo,
Slavenstva smo drevnoga čest.
Ko drukčije kaže, kleveće i laže,
Našu će osjetit’ pest.

Sve prste na ruci u jadu i muci
Partizanska složila je svijest.
Pa sad kad i treba, do Sunca do neba
Visoko mi dižemo pest.

Tito mariskalarekin, seme heroikoarekin bat goaz
Infernua ere ez da gu geratzeko gai izango.
Gure kopetak altxatuz, ziurki goaz aurrera
eta gure ukabilak altxatzen ditugu.

Arraza zahar batetakoak gara, baina ez gara godoak
eslaviartasun zaharraren parte gara.
Besterik dioena, gezurretan eta irainetan dabil
eta gure ukabilaren indarraren jomugan egongo da

Gure atzamarretan, miseriaren eta oinazearen marka dago
partisanoek kontzientzia piztu digute.
Eta orain, da, eguzkirantz, zerurantz
gure ukabilak altxatzeko unea.

Posterra

ZAVNOHren posterra: “Denak Kroaziaren aldeko askatasunaren borrokara!”. Krroaziar askatasuna partisanoekin lotzen da (ikus izarra kroaziar banderaren gainean) (Iturria: Wikipedia)

Bigarren bertsoa arraroa izan daiteke halako kontestu batean. Zer egiten du “arrazak”, herri baten “zahartasunak” eta abarrek testu komunista batean, komunistek nazioen teoria materialista historikoari atxikitzen zaielari? Ez ote da hau nazioaren kontzepzio ideialista bat? Erantzuna kontestuan dago. Orduan, Alemaniaren okupazioarekin bat sortu zen Kroaziako Estatu Independentean agintzen zuten faxisten, ustašek, kroaziarrak alemaniar edota germaniar jatorrikoak zirenaren teoria Estatu-ideologia egin zuten, honela kroaziarren eta serbiarren arteko ezberdintasuna eta are serbiarren gaineko kroaziarren nagusitasuna markatuko zuketelarik (eta baita ere Alemania Naziaren onarpena irabazteko modu bat zitekeen). Nazorrek, honela, kroaziarren eslaviartasuna aldarrikatuz, serbiarrekiko anaitsuna aldarrikatzen zuen, guda osteko Jugoslavia sozialistaren “Bratsvo i Jedinstvo” (“Anaitasuna eta batasuna”) politika aurreratuz.

Esan beharra dago, Nazorrek idatzi zuen bertsio originalean, lehen bertsolerroa “Uz maršala Tita, junačkoga sina” izan ordez “Uz Tita i Staljina, dva junačka sina” zela, hau da “Titorekin eta Stalinekin, bi seme heroiekin bat”. 1948an, Jugoslaviaren eta SESBen arteko harreman-puskatzearekin bat, Stalinenekiko aipamenak inpopularrak izan ziren (Jugoslaviako Alderdi Komunistaren barruan Stalinen edo SESBen zaleak ziren militanteen kontrako purga gogorra hasi zelarik), beraz abestia ere moldatu egin zuten.

Oxandabaratz

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

Connecting to %s