Tesla ordua irratsaioa (2. kapitulua)

Tesla OrduaKaixo, braco i sestre!!

Gaurkoan gure uhin partisanoak Euskal Herrira, are zuzenago Laudiora, Gazte Danbada burutuko den tokira hurbilduko gara Nemanja Lukićen eskutik. Nemanja, Revolucionarna Narodna Partija (Herriaren Alderdi Komunistaren) serbiar kolektiboko eta Princip Info komunikazio proiektu parte-hartzaileko kidea da. Nemanja, bere kolektiboaren ordezkaritza lanetan, Gazte Danbadan egotekoa zen, baina azkenean ezin izango du bertaratu ezbehar bat dela medio. Hori dela eta, euskal herritarrek bere pentsamendua zein den ezagutzeko aukera gure irratsaioan izango dute. Bertan, besteak beste hurrengo gaiak jorratuko ditu: Serbiako egoera politikoa, Jugoslavia, euskal ezkerra, nazionalismoaren eta ezkerraren arteko harremana, etab.

Jarraian, gure elkarteko kide den Milica Matovićek Miguel Rodriguez Andreuren “Anatomía Serbia” liburua aurkeztearekin batera liburu horren inguruko kritika egingo du. Milicaren ahotik, galiziar batek Serbian zer ikusi zuen eta hori bere luma zorrotzarekin paperean nola islatu zuen entzungo dugu. Ironia eta deskripzioa, historia eta paisaiaren (naturala zein soziala) behaketa uztartzen dituen liburu bat da, XX. mende hasierako bidai liburu antropologikoen antzekoa. Nolanahi ere, liburuaren nondik norakoak zeintzuk diren jakiteko, lerro trakets hauek irakurri beharrean, hobe entzun itzazue Milicak esateko dituenak.

Saioari bukaera emateko Kragujevacetik, punk doinuak entzungo ditugu KBO! taldearen eskutik. Musika talde honen bidez 80. hamarkadako jugoslaviar musika eszenara egingo dugu salto.

Entzun ezazu Tesla Ordua, balkaniar paradisuaren ahotsa!!

About Drina Zubia Kultur Elkartea

Drina Zubia Kultur Elkartearen izaera: hego-eslaviar herriei buruzko euskal elkarte bat da.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

Connecting to %s