Loreen Etxea: Josip eta Jovanka Brozen mausoleoa

Gaur maiatzaren 4a, Josip Broz Tito (1892-1980), Jugoslaviako Errepublika Sozialisten Federazioko buruzagiaren (1945-1980) heriotzaren urteurrena betetzen da. Titoren heriotzak Jugoslavian eta mundu osoan oihartzun handia izan zuen, bere heriotzak Jugoslaviako proiektuaren lidergotza umezurtz utzi zuelako. Hil ondoren bere hilotzak Jugoslavia osoa zeharkatu zuen bere kuttuneko lorategi txikian lurperatua izan aurretik.

Josip Tito Brozen irudi historikoa gogoratu nahian elkarteko Slobuzenja kideak, Titoren Loreen Etxea mausoleoko sarrera euskaratu du Wikipedian:

Loreen Etxea

Loreen Etxea (serbokroazieraz: Kuća cveća edo Kuća cvijeća, Кућа цвећа, mazedonieraz: Куќа на цвеќето; eslovenieraz: Hiša cvetja) Josip Broz Tito (1892-1980), Jugoslaviako Errepublika Sozialisten Federazioko buruzagia (1945-1980) eta Jovanka Broz (1924-2013) senar-emazteak lurperatuak dauden mausoleoaren izena da. Belgradeko (Serbia), Dedinje auzuneko Jugoslaviako Historia Museoaren eremuan kokatzen da.

Tito 1980ko maiatzaren 4ean hil zen. Ordutik eta Jugoslaviako Errepublika Sozialisten Federazioa desagertu bitartean bere hilobia loreez estalia egon zen. Hortik datorkio “Loreen Etxea” izena.

Titoren hilobia.

Josip Tito Brozen (1892-1980) hilobia (argazkia: Wikipedia).

“Loreen Etxea” 1975. urtean eraiki zen, Stjepan Kralj arkitektoaren egitasmo batean oinarritua. Hasiera bateko asmoa, Josip Brozen atsedenaldietarako neguko lorategi (902 m2-ko azalera) bat eraikitzea izan bazen ere, Titoren hil eta gero mausoleoan bihurtu zen. Hiru eremuk osatzen dute: erdiguneko lorategia eta albo bietako korridore paralelo zabalak. Sarbidearen beste aldean, Belgrad hiriaren ikuspegia dagoen zabalgunearen erdian, Titoren nahiari jarraikiz lurperatu zuten 1980an.

Jugoslaviako Errepublika Sozialisten Federazioa desagertu zenean, mausoleoa eta museoa bisitariei itxita egon zen eta goardia militarrak egiten zuen zaintza kendu zuten. Hamar urte pasatxo geroago, mausoleoa eta museoa berriz ere zabaldu ziren. Bisitari gehienak maiatzaren 25an hurbiltzen dira, Titoren jaioteguna eta iraganeko Jugoslaviako Gazteriaren Eguna ospatzera.

Slobuzenja

Wikipediako sarrerara joateko klik egin hemen.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

Connecting to %s