Memoria historikoaren ikurrak

1941ko apirilaren 6an, Bigarren Mundu Gerraren testuinguruan, Ardatzeko potentziak, Alemaniaren zuzendaritzapean, Jugoslaviako Erresuma okupatu zuten. Gerrak iraun zituen lau urteetan bizia galdu zutenen kopurua zehaztearakoan adituak ados jartzen ez diren arren, wikipediaren arabera litekeena da kopuru hori 1.200.000 pertsona inguruan egotea.

Zenbakiak alde batera utzita argi dago okupazioak eta gerrak samin handia sortu zutela jugoslaviarren bihotzean. Hori dela eta, gerraostean Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistako agintaritzak, gertatutakoak herrialde osoan zehar gogoratzeko hainbat monumentu edo spomenik (eslovenieraz, mazedonieraz eta serbokroazieraz horrela esaten zaio “monumentu” hitzari) eraikitzeko agindu zuen.

Partisanoek Bigarren Mundu Gerran Eslavonian erdietsitako garaipenaren omenezko monumentua. 1968an Blažuj muinoan (Kamenska, Kroazia) eraikia. Garai batean munduko eskultura abstraktu handiena izan zen. 1992an Kroaziako armadak eraitsi zuen (argazkia: Wikipedia).

Artelan horiek besteak beste Dušan Džamonja, Iskra eta Jordan Grabul, Miodrag Živković eta Vojin Bakić eskultoreek eta Bogdan Bogdanović eta Gradimir Medaković bezalako arkitektoek diseinatuak izan ziren. Monumentuek historia gertakizun ilunak gogoratzen dituzten arren (gerra-batailak edota kontzentrazio-esparruak), gehienak pasai natural zoragarrietan kokatzen dira. Estruktura hauen ezaugarri azpimarragarrienak tamainaren handitasuna eta itxura futurista dira. Monumentu gehienen oinarrizko materiala hormigoia izanik kristala, burnia eta altzairuak ere protagonistak dira.

Bogdan Bogdanović arkitektoak Jasenovaceko (Kroazia) kontzentrazio-esparrua zegoen lekuan diseinatutako memoriala. Bertan 100.000 pertsona inguruk bizia galdu zutela kalkulatzen da (argazkia: Wikipedia).

1990. hamarkadan Jugoslavia desagertu zenean memoria kolektiboa eta historikoa astintzen duten egitura haietako askok erakundeen babesa galdu eta zoritxarrez abandonaturik egotera pasa ziren. 2006 eta 2009 urteen bitartean ordea, Jan Kempenaers argazkilariak, monumentu horien edertasuna eta mezu antifaxista ahaztua gera ez zedin, memorial horien kokalekuaren berri ematen zuen 1975eko mapa bati esker argazki-erreportaje bat egin zuen. Spomenik izenburupean argazki bilduma hori liburu batean eta bere webgunean dago ikusgai. Ivo Andrić elkartetik bere webgunetik paseo bat emateko gonbitea luzatzen dizuegu.

Erakusteka ikusteko egin klik hemen.

Slobuzenja

Advertisements

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

Connecting to %s