Haris Seferović, izar berri baten atarian?

Realeko jokalari berri gisa aurkeztu zen egunean. (Iturria: Marca egunkaria)

“Suitzarra naiz jaiotzez, baina bosniarra bihotzez. Aita eta ama Sanski Most-ekoak dira, eta iragan mendeko 80. hamarkadaren hasieran Suitzara emigratu zuten. Ni Suitzan jaio nintzen, baina gurasoak bezala bosniarra sentitzen naiz”. Hala mintzo da Haris Seferović (Sursee, 1992), Realeko gizonezkoen futbol talde nagusiko jokalari berria. Seferovićek abuztuaren 17an jokatu zuen Realarekin lehen partida ofiziala Getaferen aurka, eta debuta bikaina izan zen. Gol bat sartzeaz gain (lasaitasunaren gola, bi eta hutsekoa, alegia) futbolean aritzeko dohain bikainak zituela erakutsi zituen.

Aurrelari garaia da Seferović, indartsua. Itxurari erreparatuz gero aurrelari peto-petoaren tankera hartu diezaioke irakurleak, Meho Kodro edo Darko Kovačevićen (Дарко Ковачевић) tankerako jokalari bat. Baina ez. Aurrelari indartsua da, bai, baina hori baina askoz gehiago. Gogoko du zelai-erdira jaistea baloiaren bila, teknikoki oso jokalari trebea izanik lehen tokean jokatzeko aurrelari aproposa baita. Mugikortasun hori, hain zuzen, oso baliagarria da bere taldearentzat. Hegaletara mugitzen da, erdiko atzelarien artean zuloak  zabalduz.

Agerikoa da Seferovićek oraindik ez duela Kodroren edo Kovačevićen maila, baina orain arteko progresioarekin jarraituz gero baliteke urte gutxiren buruan horien pare egotea. Horretarako dituen gabeziak hobetu beharko ditu -buruz badu zer hobetu, eta odol beroko jokalaria izanik batzuetan nerbioak kontrolatzen ikasi beharra dauka-, baina hori gauzatuz gero punta puntako aurrelari baten aurrean egoteko moduan gaude.

Haris Seferović Euskal Herriko kirol talde batean jokatzen duen balkaniarretako bat -jaiotzez edo bihotzez- da. Ivo Andrić Elkartetik lagun horien jarraipena egingo dugu, kirol ikuspuntutik euren nondik norakoak aztertu asmoz. Gainera, azaroan Izar Gorriak Gasteizen Baskoniaren aurka jokatuko duen partida ikusteko bidaia antolatuko du. Eta Jugoslavia ohiko talderen bat gurera etortzen den bakoitzean han izaten saiatuko gara.

About Drina Zubia Kultur Elkartea

Drina Zubia Kultur Elkartearen izaera: hego-eslaviar herriei buruzko euskal elkarte bat da.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

Connecting to %s