Stjepan Filipović partisanoa

Ivo Andrić Elkartearen helburuetako bat Euskarazko Wikipedian ekarpen berriak egitea da. Sarrera honekin ekarpenei bidea irekitzearekin batera, Jugoslavia ohiko eta Balkanetako memoria historikoa berreskuratzeko bidea ere urratu nahi dugu. Ildo horretan kokatzen dugu  partisano jugoslaviarren kolektiboa. Jarraian Wikipediarako egin dudan artikulua:

Stjepan Filipović (Opuzen, Kroazia 1916 – Valjevo, Serbia 1942)

Stjepan Filipović 1916ko urtarrilaren 27an Opuzen kostaldeko herri kroaziarrean jaio zen, garai hartan Austria-Hungariako Inperioaren menpeko lurraldeak. Bigarren Mundu Gerra piztu baino lehenago Mostar (gaur egungo Bosnia-Herzegovina) eta Kragujevac (gaur egungo Serbia) garai hartako Jugoslaviako Erresumako herrietan bizi izan zen. 1937an langile mugimenduetan militatzen hasi zen baina 1939an atxilo hartu eta urtebete igaro behar izan zuen gartzelan. Beranduago, 1940an Jugoslaviako Partidu Komunistako kide bihurtu zen.

Stjepan Filipovićek, Opuzenen (Kroazian), bere jaioterrian  zuen memoriala 1991an suntsitu zuten (Argazkiak: Slobodna Dalmacija egunkaria).

1941ean Stjepan Filipović Tamnavsko-Kolubarski partisanoen batailoiko buruzagitzara iritsi zen. 1942ko otsailaren 24ean, Ardatzeko potentziek preso egin zuten. Urte bereko maiatzaren 22an, Alemaniak Jugoslavia okupatua eta kontrolpean zuenean urkatu zuten Valjevon. Soka lepoan jartzen zioten bitartean Stjepan Filipovićek bi besoak irmotasunez altxa eta jendaurrean zera esan zuen: “Hil bedi faxismoa, askatasuna herriarentzat!”. Halaber, jugoslaviar herritarrei ez errenditzeko eta inbaditzaileen aurka borrokan segitzeko dei egin zien. Une historiko horretan ateratako argazkian oinarrituta gerora bere oroimenean bi estatua altxatu ziren Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistan: bata hil zuten herrian, Valjevon (gaur egungo Serbian), eta bestea bere jaioterrian, Opuzenen (gaur egungo Kroazian). Azken monumentu hori, 1968an eraiki bazen ere, 1991n suntsitua izan zen; Kroaziako Kultura Ministerioaren asmoen artean omen dago estatua berreraikitzea.

Slobuzenja

Wikipediako sarrerara lotura.

Advertisements

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

Connecting to %s