Han bestaldean/Tamo daleko (serbiar abesti nazionala)

Tamo daleko (serbiar zirilikoz, Тамо далеко) abestia (literalki, “Han urrunean”, baina abestiaren zeresana kontutan izanez lizentzia bat hartuz, “Han bestaldean” bezala itzultzea erabaki dut) Lehen Mundu Gudako serbiar abesti bat da, XX mende hasierakoa. Lehen Mundu Gudako abesti epiko bat da, baina belaunaldiz belaunaldi igaro ondoren hain da ezaguna ezen gaur egun Serbiaren “bigarren ereserki” bezala hartua dela.

Abesti hunkigarri honek serbiar historiako pasarte heroiko bat kontatzen du: Lehen Mundu Gudan zehar, Serbiar Armadak, toki guztietatik inguraturik eta erasoturik, 1915-1916ko neguan Serbiatik Greziako Korfu edo Kerkira uhartera (grezieraz, Κέρκυρα, serbieraz Krf edo zirilikoz Крф) egin zuen exodoa. Martxa hau heriotzaren martxa bat izan zen, bidean ehundaka milaka gudari hil bait ziren. Baina aldi berean, biziraupenaren martxa bat izan zen, etsaiaren aurrean amore eman baino armada, herri eta Estatu aske gisa bizirauten erabaki zutenen martxa.

1914an, Austria-Hungariak, Alemaniaren babesarekin, Serbiari guda deklaratzea erabaki zuen (Gavrilo Princip Bosniako serbiar abertzaleak Vienako tronuko oinordeko Franz Ferdinand artxidukea hil zuen Sarajevoko atentatuaren erantzun gisa, teorikoki, baina Serbia azpiratzeko logika sekular bati jarraituz), Lehen Mundu Guda hasiz. Serbia, geografikoki, oso egoera txarrean zegoen (bere aliatu guztiez isolatua zegoen; eta gainera, orduan, Vojvodina, Serbiako Iparraldea, oraindik Hungariaren parte zen, beraz, Belgrad hiriburua juxtu mugan zegoen); baina hala ere urte oso bat eutsi zien erasoei; Oskar Potiorek mariskal austro-hungariarrak dimititu ere egin behar izan zuen. Hala ere, erresistentziaren prezioa ez zen makala izan: 170.000 bat serbiarrek bizia galdu zuten 1914ko Abendurako. Egoera okertu egin zen 1915ko hasieran, tifus epidemia batek, 150.000 bat serbiarren bizia eraman zuenean. Hala ere, serbiarrek erresistitzea erabaki zuten.

Image

Serbiar gudarostea Belgraden, Ada Ciganlija uhartean, Sava ibaiaren parean, erasoa eusten. Argazkiaren iturria: Wikipedia.

Hala ere, 1915ko urrian Bulgaria Alemania eta Austriaren aldeko taldean sartu zen gudan, eta Hegoaldetik eta Ekialdetik eraso egin zion Serbiari. Serbiarrak inguraturik zeuden. 1915ko azaroan, Serbiar Armadako buru edo vojvoda (vojvoda serbiar buruzagi militarrei ematen zitzaien titulu bat zen. Badirudi zenbait momentutan nobilitatearekin lotuta egon zitekeela, hau da, titulua jasotzen zutenek nobleziaren eskubideak izna zitzazketela) Radomir Putnikek, amore eman edo errenditu baino lehen, erretiratzea erabaki zuen. Hala hasi zen serbiarren epopeia. 1915ko negu gorrian, Montenegro eta Albania zeharkatuz erretiratu ziren serbiar gudariak, Greziako Korfu irlara iritsi arte. Gudari askoren senideek eurekin batera ihes egitea erabaki zuten, patu gogorraren aurrean herriaren batasuna islatzeko modu gisa. Hala, exodo militarra exodo nazional bilakatu zen.

Atzeraldia gogorra izan zen oso, negu gorriak eta goseak eragindako kalteez gain (Montenegro zein Albania oso herrialde menditsuak ziren), albaniar talde armatuen erasoak ere pairatu behar izan zituzten. Izan ere, albaniarrek serbiarren aurka borrokatu zuten 1912an (Serbiak hilabete batez Albania ere okupatu zuen, eta okupazioa ez zen leuna izan), beraz albaniar askok mendeku sentimenduak zituzten.

Image

Serbiarrak Albanian zehar, 1915ko neguan.  Argazkiaren iturria: Wikipedia.

Image

Serbiar armada Albanian zehar, 1915.  Argazkiaren iturria: Wikipedia.

1916 hasieran iritsi ziren serbiarrak Korfu edo Kerkira uhartera. Guztira 155.000 bat serbiar sartu ziren Kerkiran; erdia baino gutxiago (200.000tik gora hil ziren bidean). Grezia orduan herrialde neutrala zen (1916ko udan, greziar gobernuak erregearen ustearen kontra erabakiko zuen gudan sartzea), baina greziarren eta serbiarren arteko adiskidetasun sentimenduari jaramon eginez (bi herrialdeek elkarrengandik oso gertu ikusten dituzte euren buruak), aterpe eman zieten Kerkira uhartean.

Image

Serbiarrak Kerkira/Krf uhartean erbesteraturik. Argazkiaren iturria: Wikipedia.

Kerkiran ez ziren bukatu serbiarren penak eta miseriak. Hain toki txikian hainbeste gizon bizi behar izan ziren, deserrian, eurak jaiotzen eta hazten ikusi zituzte lurretik urrun. Goseak eta gaixotasunek (izurriteek) jarraitu egin zuten. Milaka pertsona hil ziren Kerkiran bertan, eta izurriteen eragina mugatzeko, hildakoak ondoko Vido uhartean lurperatzeko agindua eman zen. Baina beste arazo bat agertu zen: Vido uhartea txikiegia zen eta laster gorpu berrientzako tokirik gabe gertu ziren. Serbiarrek beste konponbide bat asmatu zuten: itsasoan bertan lurperatzea. 5.000 serbiar baino gehiago itsasoan lurperatu behar izan ziren (haitzei lotuta, gorpuak azaleratu ez zitezen). Hori zela eta, Kerkira eta Vido “hilobi urdinak” edota “hilobi urdinen uharteak” deituak izan ziren. Milutin Bojić poetari zor diogu denominazio hau, berak hilobiratze honi buruz egin zuen “Hilobi Urdinari Oda” poemari hain zuzen. (Bojić bera ere hil egingo zen poema argitaratu eta gutxira)

Image

Milutin Bojić poetaren Plava grobnica (Плава гробница; Hilobi urdina) poemari eginiko monumentua. Argazkiaren iturria: Wikipedia.

Kerkirako erbestean, Serbiako gobernuak garrantzia handia izango zuen ekintza bat burutu zuen. 1916an, Kerkirako Udal Antzokian erbesteko Serbiar Parlamentuak helburu gisa herria hego-eslaviarrak batuko zituen Estatu bat eraikitzea helburu gisa finkatu zuen. Azkenean, 1917ko udan Serbiako lehen ministro Nikola Pašić jaunak (Никола Пашић) eta Komite Jugoslaviarra deitutako erakunde batek guda ostean Jugoslavia sortzeko konpromezu idatzia hartu zuten. Sarrera honetan informazio gehiago duzue gertaera horrekiko: Kerkirako adierazpena

Grezia 1917an buru belarri gudan sartu zenean, serbiar gudariak borrokara itzuli ziren. Greziako Salonika edo Thessaloniki (grezieraz, Θεσσαλονίκη) hirian ezarritako frontean beste armada aliatuekin batu egin ziren, eta 1918an, Potentzia Zentralen frontea desegin zenean (1918-IX-29an Bulgariak amore eman zuen), Mazedonian gora eginez, lehenik Serbia eta gero Jugoslaviako beste lurrak askatzea lortu zituzten, Jugoslaviako Erresuma sortuz (1929 arte erresuma hori ofizialki “Serbiarren, Kroaziarren eta Esloveniarren Erresuma” izan zen deitua). Azken hau istorio nahiko korapilatsua izan zen, guda, politika eta diplomazia batu zituena; hala ere, pasarte hori azaltzea ez da post honen helburua.

Garaipenaren kostua handia izan zen serbiarrentzat. Guda hasi aurretik, Serbiar Erresumak lau milioi biztanle zituen. Horietatik milioi bat hil ziren (populazioaren %25, eta gizonenzko populazioaren %60). Hildako soldaduak 265.000 bat izan ziren (guztira mobilizatutako soldaduen laurdena, baina armadaren soldadu kopuru “arrunta” hartuz -420.000 gizon-, erdia baino gehiago. Konparaketa bat egitearren, Frantziak bere soldaduen %17 galdu zuen, Alemaniak %15 eta Errusiak %11. Guda biukatzean, Serbiar armadak, normalean 420.000 soldadu bazituen, bukatzerakoan, 100.000 gizon bakarrik zituen). Serbiak, ttipia izan arren, aliatuen bajetatik %8a aportatu zuen. Milioi erdi umezurtz zeuden Serbian guda bukatu zenean.

Beraz, abesti hau, zirraragarria oso, guda horretan pairatutako sakrifizioak omentzeko abesti bat da, belaunaldiz belaunaldi epopeia hori ahaztua izan ez zedin.

Hitzak serbieraz:

Tamo daleko, daleko od mora,

Tamo je selo moje, tamo je Srbija.
Tamo je selo moje, tamo je Srbija.

Tamo daleko, gde cveta limun žut,
Tamo je srpskoj vojsci jedini bio put.
Tamo je srpskoj vojsci jedini bio put.

Tamo daleko gde cveta beli krin,
Tamo su živote dali zajedno otac i sin.
Tamo su živote dali zajedno otac i sin.

Tamo gde tiha putuje Morava,
Tamo mi ikona osta, i moja krsna slava.
Tamo mi ikona osta, i moja krsna slava.

Tamo gde Timok, pozdravlja Veljkov grad,
Tamo mi spališe crkvu, u kojoj venčah se mlad.
Tamo mi spališe crkvu, u kojoj venčah se mlad.

Bez otadžbine, na Krfu živeh ja,
ali sam ponosno klic’o, Živela Srbija!
ali sam ponosno klic’o, Živela Srbija!

Hitzak zirilikoz:

Тамо далеко, далеко од мора,
Тамо је село моје, тамо је Србија.
Тамо је село моје, тамо је Србија.

Тамо далеко, где цвета лимун жут,
Тамо је српској војсци jедини био пут.
Тамо је српској војсци jедини био пут.

Тамо далеко где цвета бели Крин,
Тамо су Животе дали заједно отац и син.
Тамо су Животе дали заједно отац и син.

Тамо где тиха путује Морава,
Тамо ми икона оста, и моја крсна слава.
Тамо ми икона оста, и моја крсна слава.

Тамо где Тимок, поздравља Вељков град,
Тамо ми спалише цркву, у којој венчах се млад.
Тамо ми спалише цркву, у којој венчах се млад.

Без отадзбине, на Кpфу живех ја,
Али сам поносно клиц’о, живела Србија!
Али сам поносно клиц’о, живела Србија!

Euskarara itzulpena:

Han, bestaldean, itsasoaz bestaldean; hantxe dago nire herrixka, hantxe dago Serbia

Han, bestaldean, zitroinondoak loratzen diren tokian, handik zen serbiar armadaren bide bakarra

Han, bestaldean, lirio zuriak loratzen diren tokian, han aita-semeek batera eman zuten euren bizia

Han, Morava lasaia dabilen tokian, han geratu zen nire ikonoa eta nire familia santua

Han, Timokek Veljkoren hiria agurtzen duen tokian, hantxe erre zuten ni gaztetan ezkondu nintzeneko eliza

Hemen, desaberriraturik, Korfun bizi naizelarik, harro egiten dut hots: Gora Serbia!!

(Oharrak: Morava eta Timok Serbiako ibai bi dira. “Veljkoren hiria”, Negotin deitutako hiria da. Goitizen hori du Negotin herrian, bertan, XIX mende hasieran (Lehen Serbiar Matxinadan) Veljko Petrović deitutako hajduk bat matxinatu zelako turkiar inperioaren aurka (Hajdukak, gaizkile, matxino eta heroi herrikoien arteko folklore pertsonaiak dira, oso apreziatuak Balkanetako kulturan eta herri kantetan). Bukaeran, “Živela Srbija”, literalki, “Bizi bedi Serbia” izango litzateke, baina aproposagoa da, “Gora Serbia” bezala itzultzea).

Gozatu!!

Oxandabaratz

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

Connecting to %s